Itxi

Futbola

Sanchez Pizjuanen

Sevillaren gol zaparrada Betisen aurkako derbian (5-1)

Erredakzioa

Bost minututan garaipena bideratuta utzi du etxeko taldeak Reyes eta Fazio jokalarien golekin, eta Betis ez da suspertzeko gai izan.

  • Sevillako jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Sevillako jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Sevillak Betis gainditu du Sanchez Pizjuanen jokatutako derbi andaluziarrean (5-1). Bost minututan garaipena bideratuta utzi du etxeko taldeak Reyes eta Fazio jokalarien golekin.

Betis ez da markagailuari buelta emateko gai izan eta bere arean erabat sartu da. Sanchez Pizjuaneko zaleek asko disfrutatu dute bere taldearen gol-zaparradarekin.

Fitxa teknikoa:

Sevilla: Palop; Cicinho, Fazio, Spahic, Fernando Navarro; Maduro (Hervas, 77'), Medel; Jesus Navas, Rakitic, Reyes (Perotti, 65'); Negredo (Baba, min. 84).

Betis: Adrian; Nelson, Paulao, Mario (Amaya, 48'), A. Martinez; Beñat, Cañas (Pereira, 26'); Ruben Castro, Ruben Perez, Juan Carlos (Salva Sevilla, 72'); Pozuelo.

Golak:

1-0, 1', Reyes.

2-0, 5', Fazio.

3-0, 32', Reyes.

4-0, 42', Fazio.

4-1, 66', Ruben Castro.

5-1, 91', Rakitic.