Futbola
Bundesliga
Lehen gola egin du Javi Martinezek Bayernekin, txilenaz
Erredakzioa
4. minutuan, korner bat atera du Toni Kroosek eskuinetik, Dantek lehen zutoinean jarri du baloia, eta hor agertu da nafarra gola sartzeko.
-
Javi Martinez. Argazkia: EFE
Javi Martinezek txilenaz egin du aurreneko gola Bayern Municheko elastikoarekin. Bayernek garaipen erraza lortu du, etxean, Hannover 96 taldearen aurka (5-0).
4. minutuan lortu du Athleticeko jokalari ohiak gola. Toni Kroosek korner bat atera du eskuinetik, Dantek baloia hartu eta lehen zutoinean jarri du, eta hor agertu da Javi Martinez, txilenaz, sarea zulatzeko.