Itxi

Futbola

Pochettinoren ordez

Javier Aguirre da Espanyoleko entrenatzaile berria

Erredakzioa

Alfredo Tena izango da Espanyoleko bigarren entrenatzailea eta Juan Iribarren prestatzaile fisikoa. Aguirre asteazken honetan aurkeztuko dute.

  • Javier Aguirreren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Javier Aguirreren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Javier Aguirre mexikarra izango da Espanyolen entrenatzaile berria denboraldi amaierara arte, jakinarazi du klubak. Mauricio Pochettino argentinarraren lekua hartuko du Aguirrek.

Alfredo Tena izango da Espanyoleko bigarren entrenatzailea eta Juan Iribarren prestatzaile fisikoa. Marcelino Garcia Toral zen Espanyolek zuen beste aukera, baina azkenean Javier Aguirre fitxatzea erabaki du.