Futbola
Ligaren hasierarik onena
Beste balentria bat FC Bartzelonarentzat
Erredakzioa
Hamalau jardunaldi jokatu direnean, Tito Vilanovaren gizonek hamahiru partida irabazi dituzte eta bat berdindu. Real Madrilek 1991-1992 denboraldian egindakoa gainditu dute.
-
FC Bartzelona, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
FC Bartzelonak beste marka bat hautsi berri du. Athleticen aurka lortutako garaipenarekin (5-1), futbol Ligako historiaren hasierarik onena egin du. Hamalau jardunaldi jokatu direnean, Tito Vilanovaren gizonek hamahiru partida irabazi dituzte eta bat berdindu. Gauzak horrela, Radomir Anticen Real Madrilek, 1991-1992 denboraldian, lortutako marka gainditu dute.
Jaun eta jabe dira katalanak sailkapen nagusian, 40 punturekin, eta orain arteko hutsegite bakarra Real Madrilen aurka izan da, bina berdindu eta gero.
1991. urtean, hamabi garaipen eta bi berdinketa eskuratu zituen Real Madrilek aurreneko hamalau jardunaldietan. Hala ere, urte horretan ez zuten zuriek titulua irabazi. Barça izan zen txapelduna.