Futbola
Alaves
Dimitry Pitermanen errekurtsoa errefusatu dute
Erredakzioa
Arabako Lurraldeko Auzitegiak Pitermanek Alavesi kalte-ordaina emateko zigorraren inguruan aurkeztutako errekurtsoa errefusatu du.
-
Piterman. Argazkia: EITB
Arabako Lurraldeko Auzitegiak Dimitiy Pitermanek aurkeztutako errekurtsoa errefusatu du. Alaveseko presidente ohiak talde zuri-urdinari kalte-ordaina ematera (6.8 milioi euro) zigortua izan zen, eta auzitegiak Pitermanek jarritako errekurtsoa errefusatu du.
Dimitriy Piterman, Milanendra Vikkramsinch bere ematzea eta Jose Nereo presidenteordezkoa auzian errudun irten ziren, eta epaileak 6,8 milioi euroko zigorra ezarri zien. Ukrainarrak kondena honen aurkako errekurtsoa aurkeztu du, baina Arabako auzitegiak errefuxatu egin du, eta Alavesi kalte-ordaina eman beharko diote.