Reala
Lagapena
Carlos Fernandezek Mirandesen jokatuko du, Realak utzita, 2025-26 denboraldian
EITB
Aurrelaria, 29 urtekoa bera, 2020-21 denboraldian iritsi zen Realera, hain zuzen ere 2021eko urtarrilean, Sevillatik. Hasi berri den denboraldian, hortaz, Hypermotion Ligako Mirandesen arituko da, Realak utzita.
-
Carlos Fernandez, 2023-24 denboraldiko partida batean. Argazkia: Europa Press.
Carlos Fernandezek Mirandesen jokatuko du, Realak utzita, 2025-26 denboraldian, astearte arratsaldean Donostiako klubak iragarri duenez, eta Burgosko taldeak ere baieztatu duenez. Aurrelaria, 29 urtekoa bera, 2020-21 denboraldian iritsi zen Realera, hain zuzen ere 2021eko urtarrilean, Sevillatik, eta, horrenbestez, hasi berri den denboraldian, hortaz, Hypermotion Ligako Mirandesen arituko da, Realak utzita.
Realean eta Sevillan ez ezik, Carlos Fernandez Deportivon, Granadan eta Cadizen ere ibili da, bere ibilbidean.
Jokalaria asteazkenean hasiko da Mirandesen; 2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako aurreneko jardunaldian, Carlos Fernandezen talde berriak Cadizen galdu zuen, 1-0.

