Reala
EA SPORTS LIGA
Realak ezin izan du hamarrekin aritu den Real Madril garaitu (1-2)
G. P. A. | EITB
Mbappe eta Güler izan dira Real Madrilen golegileak. Huijsenen kanporatzeak partida baldintzatu du, eta Oyarzabalek aldea murriztu du, baina Realak ezin izan du emaitza irauli.
-
Kylian Mbappek sartu du Real Madrilen lehen gola. EFE
Realak 1-2 galdu du Real Madrilen aurka Anoetan gaur jokatu duen EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida, eta, horrenbestez, denboraldiko lehen garaipena lortu ezinik jarraitzen dute Sergio Franciscoren mutilek.
Xabi Alonsok zuzentzen duen taldea Reala baino asko gehiago izan da lehen zatian, bat gutxiagorekin jokatu arren, epaileak Huijseni txartel gorria atera eta gero. Kylian Mbappek sartu du lehendabiziko gola, eta Arda Gülerrek egin du bigarrena.
Neurketa aldatu egin da bigarren zatian. Oyarzabalek aldea murriztu du penaltiz, eta talde txuri-urdinarena izan da ekimena. Real Madrilek, ostera, atzerapausoa eman du, eta kontraerasoan saiatu da min egiten.
Realak azkeneraino estutu du aurkaria, baina, tamalez, ezinezkoa izan zaio emaitza iraultzea. Amaieran sufritu badu ere, segidako laugarren garaipena lortu du Xabi Alonsoren taldeak, eta, ondorioz, lider jarraituko du.
Kylian Mbapperen gola: 0-1
Epaileak txartel gorria atera dio Dean Huijseni:
Arda Gülerren gola: 0-2
Dani Carvajalen penaltia:
Mikel Oyarzabalen gola, penaltiz: 1-2
Partida hasi aurretik, Jokin Aperribay Realeko presidenteak klubaren urrezko eta brillantezko intsignia eman dio John Benjamin Toshack entrenatzaile ohiari.

