Reala
Igandean, 17:00etan
Real Madrilen krisiari etekina atera nahi dio Realak
Erredakzioa
Realak Espanyolen lorratzari jarraitu nahi dio; izan ere, Bernabeun berdinketa lortu zuten kataluniarrek Gabonak baino lehen. Montanierrek Carlos Martinezen eta Bergararen bajak ditu.
Realak bolada onari eutsi nahi dio; izan ere, azken zazpi jardunaldietan ez du galdu. Horrela, Real Madrilen krisiari probetxua atera nahi diote txuri-urdinek. Lehen Mailara bueltatu direnetik beti galdu dute donostiarrek Bernabeun.
Realeko jarraitzaileek baikor agertzeko arrazoiak dituzte. Philippe Montanier entrenatzaile txuri-urdinak hamaikakoa aurkitu du eta Realak poz handiak eman ditu azken bi hilabeteetan.
Realak 2004an irabazi zuen azkenekoz Santiago Bernabeun eta 2005-2006 denboraldian berdinketa lortu zuen. Realak Espanyolen lorratzari jarraitu nahi dio; izan ere, Bernabeun berdinketa lortu zuten kataluniarrek Gabonak baino lehen.
2013an Europarako sailkapena lortu nahi dute zale txuri-urdinek. Horrela, igandean ez galtzea bultzada izan daiteke borrokan sartzeko.
Montanierrek Carlos Martinezen eta Markel Bergararen bajak ditu. Illarramendi deialdian sartu da eta Gorka Elustondok aurreneko minutuak izan ditzake Ligako bigarren jardunaldian lesionatu ostean.
Ustezko hamaikakoak:
Real Madril: Casillas edo Adan; Arbeloa, Varane, Carvalho, Essien; Khedira, Xabi Alonso; Callejon, Ozil, Cristiano Ronaldo; eta Higuain.
Reala: Bravo; Estrada, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Griezmann, Vela eta Ifran.
Epailea: Iglesias Villanueva (Galiziako Batzordea).
Futbol-zelaia: Santiago Bernabeu.
Ordua: 17:00.