Itxi

Reala

Lehen itzuliko azken partida

Carlos Martinezek Deportivoren aurka hamaikakoan sartzeko aukerak ditu

Erredakzioa

Dani Estrada Real Madrilen kontrako neurketan egotzi zuen epaileak, eta horrek eskuin hegalekoa hutsik uzten du. Ondorioz, Martinezen lesioa osatzea garrantzitsua da talde txuri-urdinarentzat.

  • Carlos Martinez. Argazkia: EITB

    Carlos Martinez. Argazkia: EITB

Realak atzealdean arazoak ditu Deportivori aurre egiteko, baina Carlos Martinez lesionatuaren itzulerarekin gauzak konpon litezke; izan ere, hegalekoa arazorik gabe entrenatu da ateak itxita.

Dani Estrada Real Madrilen kontrako neurketan egotzi zuen epaileak, eta horrek eskuin hegalekoa hutsik uzten du. Ondorioz, Martinezen lesioa osatzea garrantzitsua da talde txuri-urdinarentzat. Izan ere, atzealdean baja garrantzitsuak ditu Realak.

Iñigo Martinezek eta Mikel Gonzalezek ez dute jokatzerik izango, txartel horien pilaketagatik. Bien bitartean, Claudio Bravo zalantza da, atezainak zuntz haustura baitu.

Atezainak lan berezia egin du gaurko entrenamenduan eta ostiraleko lan saioan erabakiko dute jokatuko duen ala ez. Montanierrek atsedena eman diezaioke Bartzelonaren aurka prest egoteko.

Asier Illarramendi, ostera, hamaikakora itzuli daiteke, Santiago Bernabeun birus batek jokatzeko aukerarik gabe utzi ostean.