Reala
Akordioa
Ruben Pardok kontratua 2016ko ekainera arte luzatu du
Erredakzioa
Pardok kontratua indarrean zuen 2015era arte, baina jokalaria talde txuri-urdinarekin akordio batera heldu da Realean urtebete gehiago jokatzeko.
Ruben Pardo Realeko erdilariak talde donostiarrarekin kontratua 2016ko ekainera arte berritu du, talde txuri-urdinak agiri batean gaur jakitera eman duenez.
Pardok 2015era arte kontratua indarrean zuen, baina jokalaria talde txuri-urdinarekin akordio batera heldu da Realean urtebete gehiago jokatzeko.
Errioxako erdilari gazteak gaur arratsaldean kontratu berria sinatu du Anoetan. Sinaduran Jokin Aperribay Realeko presidentea eta Lorenzo Juarros Loren kirol esparruko zuzendaria lagun izan ditu jokalariak.
Horrela, harrobiko jokalaririk onenak taldean mantentzeko politikarekin jarraitzen du Realak; izan ere, talde txuri-urdina Europaren atarian kokatu du harrobiak.