Itxi

Reala

1-1

Realak eta Levantek Europan sartzeko norgehiagoka berdindu dute

Erredakzioa

Realak nagusitasuna izan du jokoan, baina ezin izan du Anoetako partida behar bezala bukatu (1-1). Levantek bat gutxiagorekin jokatu ditu azken 30 minutuak.

  • Argazkia: EFE.

    Argazkia: EFE.

Realak ezin izan du jarraian lortutako hirugarren garaipena eskuratu, Levanteren aurka Anoetan (1-1), baina beste puntu bat gehitu du, eta Europara begira dago sailkapenean. Azken hamahiru partiden artean, bakarra baino ez du galdu.

Baloia mantentzeko eta azkar jokatzeko asmoarekin hasi du norgehiagoka. Levanteren ateetara heldu da Reala, baina ondo kokatu da aurkaria, eta kontraerasoak osatu ditu. Lehenengo gola penaltiz heldu zaio Realari, Levante hobeto zegoen unean. Niko Karabelasek Carlos Vela bota du lurrera, baina areatik kanpo izan da. Hala ere, Mexikoko aurrelariak baloia sartu eta aurretik jarri du Reala, 17. minutuan.

Donostiako taldea ondo aritu da defentsan, eta arin kendu dio baloia Levanteri. 27. minutuan, Levanteren aldeko penaltia adierazi du epaileak. Oraingoan, Castrok Lelli egin dio. Realeko aurrelaria txartel horia ikusi du. Berdinketa jarri du Michelek markagailuan.

Ondo erantzun du Realak, baina Levante ere Realaren atera heldu da. Bravo oso adi egon da. Realak goian eskuratzen ari zen baloia, joko ona sortuz. Saiakera batean, 'Chory' Castrori egindako penaltia eskatu dute Realeko jokalariek, baina ez da ezer izan. Realaren erasoekin bukatu da lehenengo zatia. Griezmannek burlan izan du aukera, baina kanpora joan zaio, atetik hurbil egon arren.

Gidoia bigarren zatian errepikatu da. Baloia Realarena izan da, eta aukera gehiago izan ditu. Abaguneak, batez ere, Velak, Castrok eta Griezmannek izan dituzte, baina Levante hurbilago egon da, Michelen jaurtiketa langara joan denean. 56. minutuan, ordea, Nikos Karabelasek bigarren txartel horia ikusi du. Realak jokalari bat gehiagorekin partida bukatzen duen zortzigarrena izan da, jarraian. Lau partidazo errekorra bikoiztu du horrela.

Neurketa Realaren alde aldatu da. Aurkaria ito dute txuriurdinek, baina Levante laster osatu da atzean. 71. minutuan, Agirretxe erasoan laguntzera atera da, baina Levantek Realaren jokaldiak eta abaguneak itzali ditu.

Azkenean, berdinketarekin geratu dira bi taldeak. Levantek emaitza ospatu du, baina laburregi izan da Realarentzat. Puntu bat gehiagorekin, Europa Ligako ateetan dago.

FITXA TEKNIKOA

Real Sociedad: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Illarramendi, Bergara (Ruben Pardo, 63. min), Xabi Prieto (Agirretxe, 70. min); Griezmann, Vela y Chory Castro (Diego Ifran, 78. min).

Levante: Kiko Navas; Vintra, Iborra, Ballesteros, Lell (Pedro Lopez 46. min); Diop, Valdo, Rios (Juanfran, 59. min), Karampelas; Michel (Ruben, 79. min), Martins.

Golak:

1-0, min. 17: Vela (p.)

1-1, min. 29: Michel (p.)