Reala
Igandean, 19:00etan
Bravo eta Vela baja dira Espanyolen aurkako partidarako
Erredakzioa
Realeko atezain titularrak, eta taldeko golegile onenak ezingo dute Cornella-El Praten jokatu, min hartuta baitaude. Montanierrek 19 jokalari sartu ditu deialdian.
Realak Espanyolen aurka jokatuko du igande honetan (19:00etan) Cornella-El Praten. Talde txuri-urdinaren helburua BBVA Ligako sailkapenko laugarren postua mantentzea da.
Baja garrantzitsuak ditu Realak partida honetarako. Claudio Bravo atezaina eta Carlos Vela aurrelaria min hartuta daude, eta deialditik at geratu dira. Chory Castro ere lesionatuta dago, eta ez dago jokatzeko prest.
Ondorioz, Philippe Montanier entrenatzaileak 19 jokalari hauek sartu ditu deialdian: Zubikarai, Royo; Carlos Martinez, Dani Estrada, Mikel, Ansotegi, Iñigo, Cadamuro, De la Bella, Jose Angel; Illarra, Pardo, Zurutuza, Markel, Ros; Xabi Prieto, Agirretxe, Ifran eta Griezmann.