Reala
Granadaren aurka
Realak garaipena behar du laugarren postuari eusteko
Erredakzioa
Valentziak 0-4 irabazi dio Rayo Vallecanori, eta txuri-urdinek Granadari irabazi behar diote Txapeldunen Ligako postuetara itzultzeko. Asier Illarramendi baja izango da.
-
Lehen itzuliko Granada-Reala partidako irudia. Argazkia: EFE
Realak Granadaren aurka jokatuko du astelehenean (22:00etan) Anoetan. Txuri-urtdinek garaipena lortu behar dute laugarren postua berreskuratzeko. Valentziak Rayo Vallecanori 0-4 irabazi dio, eta Valverdek zuzentzen duen taldea dago orain Txapeldunen Ligako postuetan Realak baino puntu bat gehiagorekin.
Granada salbaziora gerturatzeko asmoarekin dator Donostiara, eta Ighaloren baja garrantzitsua izango dute. Realean Illarramendi baja izango, eta bere ordez David Zurutuza edo Ruben Pardo sar daitezke hamaikakoan. Griezmannek, Velak eta Agirretxek osatuko dute erasoko hirukotea.
Europa Ligarako sailkapena lortutzat ematen da, baina taldea dagoen egoeran egonda Txapeldunen Liga jokatzeko txartela ematen duen laugarren postua lortzea da Realaren helburua.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Íñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Bergara, Zururuza, Xabi Prieto; Griezmann, Vela eta Agirretxe.
Granada: Roberto; Nyom, Diakhate, Mainz, Siqueira; Torje, Mikel Rico, Recio, Nolito; Brahimi eta El Arabi.
Epailea: Estrada Fernandez.
Zelaia: Anoeta.
Ordua: 22.00etan.