Reala
Azken entrenamendua
Jagoba Arrasatek 23 jokalari eramango ditu Lisboara
Erredakzioa
Larunbateko 9:00ak aldera atera eta igande eguerdian itzuliko dira. Lisboako Sportingen aurkako partida 20:45ean jokatuko dute (zuzenean eitb.comen eta ETB1en).
Realak denboraldiaurreko laugarren astea bete du. Saioaren amaieran, Jagoba Arrasatek Lisboara eramango dituen jokalarien zerrenda iragarri du. Donostiarrek Lisboako Sportingen aurka jokatuko dute larunbatean Jose Alvalade futbol zelaian.
Ifran eta Mikelekin batera Donostian geratuko dira Carlos Martinez, Xabi Prieto eta Markel Bergara, min hartuta daudelako.
Goizeko saioan harrobiko hiru jokalariek aparte aritu dira lanean. Zerrendan sartu dira Sanseko Royo, Zaldua, Gaztañaga, Etxabeguren, Fuchs eta Sangalli.
Taldea larunbateko 9:00ak aldera atera eta igande eguerdian itzuliko dia Donostiara.
Aurkaria
Lisboako Sporting taldea Europa LÑgako finalerdietara iritsi zen 2012. urtean eta aspaldiko mailari eusteko helburua du aurten.