Reala
Antsietatea dauka
Illarramendik arazoak ditu Real Madrilera moldatzeko
Erredakzioa
Talde madrildarraren egunerokoa jarraitzen duten zenbait hedabideren arabera, Realaren jokalari ohiak antsietatea du eta horrek arazo fisikoak eragiten dizkio.
-
Illarramendik uztailean utzi zuen Reala. Efe.
Asier Illarramendiren lehen asteak Real Madrilen zailak izaten ari dira. Hori da zenbait hedabidek esaten dutena, jokalaria pairatzen ari den antsietatea eta arazo fisikoak aipatuta.
Illarramendi min hartuta dago Olympique Lyonen kontrako partida jokatu zuenetik. Norgehiagoka 34. minutuen utzi behar izan zuen, molestia batzuk jota. Rael Madrileko osasun zerbitzuen arabera, gipuzkoarra presio handia jasaten ari da Real Madrilera iritsi zenetik.
Asier Illarramendi uztailaren hasieran fitxatu zuen Real Madrilek. Florentino Perezen taldeak 30 milioi euro gehi BEZa ordaindu zituen Mutrikuko erdilariarengatik.