Itxi

Reala

19:00etan

Baja ugari eta Lyon buruan duela jokatuko du Realak Getaferen kontra

Erredakzioa

Diego Ifran, Mikel Gonzalez, Agirretxe eta Jose Angel min hartuta daude. Markel Bergara ere ezin izango du Arrasatek zelairatu, zigortuta dagoelako.

  • Realak hiru puntuak poltsikoratu nahi ditu Anoetan. Efe.

    Realak hiru puntuak poltsikoratu nahi ditu Anoetan. Efe.

Realak baja ugarirekin ekingo dio 2013-2014 liga txapelketari. Donostiarrek Getafe hartuko dute Anoetan, burua asteartean, txapeldunen ligako atariko kanporaketan, Lyonen aurka jokatu beharreko partidan dutela.

Txuri-urdinek ezin izango dituzte Diego Ifran, Mikel Gonzalez, Agirretxe eta Jose Angel jokalariak zelairatu min hartuta daudelako. Markel Bergara ere ez da aukeratuen artean izango, zigortuta dagoelako. Buru hauste ugari Jagoba Arrasate entrenatzailearentzat, donostiarren aulkian izango den estreineko partidan.

Egoera horretan Getaferi aurre egin beharko diote gipuzkoarrek. Madrildarrei bi alditan bakarrik nagusitu zaizkie azken urteetan eta Anoetara egindako azken bisitan, gainera, hiru puntuak eramateko merituak egin zituzten.

Norgehiagoka asteartean Realak Lyonen aurka jokatuko duten partidak baldintzatuko du. Hori kontuan hartuta, baliteke Arrasatek aldaketak egitea zenbait jokalari astearterako utzi nahian.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Bravo; Carlos Martínez, Iñigo Martínez, Cadamuro, De la Bella; Elustondo, Zurutuza, Xabi Prieto, Vela eta Griezmann; Seferovic.

Getafe: Moyá; Valera, Alexis, Rafa, Escudero; Lacen, Borja; Pedro León, Sarabia, Diego Castro; Colunga edo Miku.

Epailea: Martínez Munuera (valentziarra).

Futbol zelaia: Anoeta.

Ordua: 19:00.