Itxi

2013/11/04

14:47

Reala

Manchesterren galdu ostean

Realak Europan jarraitzeko dituen aukerak

L.E. | eitb.com

Hiru jardunaldi jokatuta, Manchester United multzoko liderra da (7 puntu); Bayern Leverkussen, bigarren (6 puntu); eta Shakhtar, hirugarren (4 puntu). Reala azken tokian da, punturik gabe.

  • Realak geratzen diren hiru partidak irabazi behar ditu. Efe.

    Realak geratzen diren hiru partidak irabazi behar ditu. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Txapeldunen Ligan hirugarren partida jarraian galdu ostean, Realak aukera oso urriak ditu hurrengo fasera sailkatu ahal izateko. Donostiarrek Manchester izango dute aurkari berriro hurrengo jardunaldian, baina Anoetan, eta emaitza txar batek lehiaketatik kanpo utziko ditu.

Lehiaketaren historian lehen hiru partidak galdu eta final zortzirenetara sailkatzea lortu duen talde bakarra Newcastle izan da. Talde ingelesak 2002. urtean egin zuen balentria.

Gaur egun, eta hiru jardunaldi jokatuta, Manchester United multzoko liderra da (7 puntu); Bayern Leverkussen, bigarren (6 puntu); eta Shakhtar, hirugarren (4 puntu). Reala azken tokian da, punturik gabe.

Gauzak horrela, azaroaren 5ean Anoetan Manchesterren aurka jokatuko duten partida finala balitz bezala hartu beharko dute donostiarrek. Izan ere, neurketa hori galduz gero, Europa Liga jokatzeko ere aukerarik gabe gera daitezke (horretarako, hirugarren izan beharko lirateke multzoko sailkapenean).

Gipuzkoarren amesgaiztoa Shakhtar Donest taldea Bayern Leverkusseni gailenduz gero gauzatuko litzateke.

Hiru jardunaldi jokatzeke

Taldeen faseari amaiera emateko hiru jardunaldi jokatu behar dituzte oraindik, hau da, 9 puntu daude jokoan. Txapeldunen Ligan jarraitzeko, Realak geratzen zaizkion partida guztiak irabazi beharko lituzke (Manchesterren aurka Anoetan, Shakhtarren aurka Turkian, eta Bayern Leverkussen Alemanian). Baina ez hori bakarrik, Leverkussenek hiru partidetatik bi galdu beharko lituzke.

Txapeldunen Ligari agur esan arren, Europa Ligan sartzeko, Shakhtar da aurkari zuzena. Turkiarrak lau punto goitik dira sailkapenean, eta, ondorioz, bi partidetan huts egin beharko lukete donostiarrei mesede egiteko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;