Reala
Larunbatean, 18:00etan
Etxetik kanpo bolada onean dagoen Celta hartuko du Realak Anoetan
Erredakzioa
Txuri-urdinek etxean sendo jarraitu nahi dute, orain arte Atletiko Madrilek bakarrik eraman baititu hiru puntuak Donostiatik.
-
Antoine Griezmann, Realeko jokalaria. Efe.
Reala Santiago Bernabeun emandako irudi kaskarrari buelta ematen saiatuko da Celtari Anoetan gailenduta. Arrasatek hasierako hamaikakoan aldaketak egitea espero da, batez ere asteazkenean Txapeldunen Ligako partida dutela kontuan hartuta.
Real Madrilen kontrako porrotak min handia egin dio talde donostiarrari, jokalariek kritika ugari jaso zituzten, ez bakarrik neurketa galdu izanagatik, emandako irudi ahulagatik baizik.
Arrasatek zalantza handia du eskuineko hegalean, Carlos Martinezena. Horrek defentsan aldaketak eragin ditzake Mikel Gonzalez bere lekutik ateratzea erabakitzen badu.
Celtari dagokionez, galiziarrak etxetik kanpo duten bolada onari eusten saiatuko dira. Bi garaipen jarraian lortu dituzte Sevillaren eta Malagaren aurka. Baina Reala sendo dabil etxean, orain arte Atletiko Madrilek bakarrik irabazi baitu ligan Anoetan.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Bravo; Carlos Martínez, Mikel, Iñigo Martínez, De la Bella; Bergara, Rubén Pardo, Zurutuza; Griezmann, Castro eta Agirretxe.
Celta: Yoel; Hugo Mallo, Cabral, Aurtenetxe, Toni; Fontás, Augusto Fernández, Alex López; Nolito, Rafinha eta Charles.
Epailea: Muñiz Fernández (asturiarra).
Futbol zelaia: Anoeta.
Ordua: 18:00.