Itxi

Reala

Bosgarren jardunaldia

Realak %6ko probabilitatea du final-zortzirenetara sailkatzeko

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak Ukrainan garaipena lortu eta Manchester Unitedek ere Leverkusenen irabaztea behar du Txapeldunen Ligan aukerak izaten jarraitzeko.

  • Reala. Argazkia: EFE

    Realeko jokalariak Celtaren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Realak asteazken honetan jokatuko du Shakhtar Donetsken aurka Ukrainan, eta txuri-urdinek garaipena behar dute Txapeldunen Ligan bizirik jarraitzeko. Shakhtarri irabazi eta Manchester Unitedek Leverkusenen garaipena lortzea behar du Realak, bestela agur esango dio Championsari.

Talde gipuzkoarrak Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara sailkatzeko duen probabilitatea, %6koa da. Jokatzeke dituen bi partidak irabazi behar ditu, eta Manchester Unitedek ere geratzen diren bi partidak irabaztea behar du talde txuri-urdinak.