Reala
Errege Kopa
Realak ez du ezustekorik nahi Kopan
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak Algecirasen kontra jokatuko du Kopako bere aurreneko kanporaketan. Arrasatek bigarren taldeko hainbat jokalari deitu behar izan ditu.
Realaren ibilbidea Kopan azken urteetan ez da batere ona, hori dela eta Realak ez du ezustekorik nahi Algecirasen Kopako final-hamaseirenetan.
Talde txuri-urdinak hainbat baja ditu taldean, beraz, Jagoba Arrasatek normalean minutu asko ez dituzten jokalariak jarri beharko ditu hamaikakoan. Deialdioan bigarren taldeko Enrique Royo, Marco Sangalli, Eñaut Zubikarai eta Joseba Zaldua sartu ditu Arrasatek.
Ustezko hamaikakoak
Algeciras: Romero, Máizquez, Carlos Fernandez, Víctor Gonzalez, Javi Fernandez; Parada, Mario, Berlanga, Alfaro, Melchor; eta Harper.
Reala: Zubikarai; Zaldua, Mikel, Ansotegi, De la Bella; Bergara, Elustondo, Xabi Prieto; Vela, Agirretxe y Griezmann.
Epailea: Ayza Gamez
Futbol-zelaia: Mirador
Irdua: 18:00