Reala
Larunbatean, 22:00etan
Realak Granadan irabazi eta urtea Europako postuetan amaitu nahi du
Erredakzioa
Jagoba Arrasateren taldea sasoiko dago: sei garaipen lortu ditu Ligako azken zortzi partidetan eta Errege Kopako final-zortzirenetako sailkatu berri da.
-
Agirretxek bi gol egin zizkion Betisi, aurreko liga jardunaldian. Efe.
Realak gutxienez puntu bat atera nahi du Granadan Europan jokatzeko aukera ematen duten postuetan jarraitzeko.
Jagoba Arrasateren taldea sasoiko dago: sei garaipen lortu ditu Ligako azken zortzi partidetan eta Errege Kopako final-zortzirenetako sailkatu berri da, Algeciras kanporatuta.
Granadak zalantza askorekin ekingo dio donostiarren kontrako neurketari, izan ere, andaluziarrak Kopatik kanpo geratu dira. BBVA Ligan ondo ari dira, eta Realaren aurkako partidetan emaitza onak lortu ditu azken denboraldietan.
Iragan denboraldian, Granadak zailtasun asko eragin zizkion talde gipuzkoarrari, txuri-urdinak bolada onenean zeudenean. Jokatutako bi partidak berdindu egin zituzten.
Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:
Granada: Roberto; Foulquier, Mainz, Murillo o Diakhaté, Angulo o Nyom; Iturra; Piti, Fran Rico, Yebda, Brahimi; eta El Arabi.
Reala: Bravo; Carlos Martínez, Ansotegi, Iñigo Martínez, José Ángel; Bergara, Pardo, Prieto; Vela, Griezmann eta Agirretxe.
Epailea: Clos Gómez (aragoarra).
Estadioa: Nuevo Los Cármenes
Ordua: 22:00etan