Itxi

Reala

Derbia

Mikel Gonzalez: 'Taldeak gosea du'

Erredakzioa

Bi taldeek laugarren postua nahi dutela argi utzi du Arrasateko defentsak, eta "partida oso polita" izango dela baieztatu du.

  • Mikel Gonzalez. Argazkia: EiTB

    Mikel Gonzalez. Argazkia: EiTB

Mikel Gonzalezek argi utzi du prentsaurrekoan Realak sentzazio oso onak dituela larunbateko derbirako. Bi taldeek emaitza oso onak lortu dituzte azkenengo jardunaldietan, baina txuri-urdinek "gosea" dutela adierazi du.

"Bide oso onetik goaz", esan du Arrasateko defentsak. "Irabazteko gosea dugu, eta taldeak oraindik hobera egin dezake", azaldu du Mikel Gonzalezek.

Azkenengo hamar jardunaldietan zortzi garaipen eskuratu ditu Realak, eta Errege Kopako final-zortzirenetarako sailkatuta dago. Hala ere, Mikel Gonzalezek partida nahiko galdu ditu lesionatuta egon baita.

"Ondo nago, jokatzeko prest. Deialdian sartzeko prest nago", azaldu du gipuzkoarrak. Mikel Gonzalezek "partida oso polita" izango dela, eta Anoetako harmailak bete egingo direla uste du.

"Etxean neurketa ona egin beharko dugu laugarren postura hurbiltzeko", esan du txuri-urdinak.