Reala
Kopa
Realak ez du amore eman nahi
Erredakzioa
Itzuliko partidan ezin izan zuen Realak Bartzeloaren atea zulatu, eta hori izango da oztopo nagusia Anoetako hitzorduari begira. Carlos Velak hasieratik jokatuko du.
-
Itzuliko partida Camp Noun. Argazkia: EFE
Realak finalerdietako itzuliko partida jokatuko du gaur (22:00), FC Bartzelonaren aurka. Duela astebete jokatutako joaneko neurketan Barça nagusitu zen, 2-0, baina txuri-urdinek kanporaketari buelta ematea dute helburu eta Kopako finalerako txartela lortu. Ilusioarekin daude jokalariak eta baita zaleak ere.
Iñigo Martinezek ezin izango du neurketa jokatu. Camp Nouko norgehiagokan txartel gorria ikusi zuen, epaileari honakoa esateagatik: "Zoaz popatik hartzera!". Iñigoren lekua Mikel Gonzalezek hartuko du, seguruenik.
Itzuliko partidan ezin izan zuen Realak Bartzeloaren atea zulatu, eta hori izango da oztopo nagusia Anoetako hitzorduari begira. Carlos Velak hasieratik jokatuko omen du.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Zubikarai; Zaldua, Mikel, Ansotegi, Jose Angel; Bergara, Gaztañaga, Prieto; Griezmann, Agirretxe eta Vela.
Bartzelona: Pinto; Alves, Pique, Mascherano, Jordi Alba; Busquets, Fabregas, Iniesta; Alexis, Messi, Pedro.
Epailea: Fernando Teixeira.
Ordua: 22:00.
Futbol-zelaia: Anoeta