Itxi

Reala

Sevillaren aurka

Realak, ezin Sanchez Pizjuanen irabazi (1-0)

Erredakzioa

Jagoba Arrasateren taldeak partida kaskarra jokatu du, eta etxekoak Gameirok egindako golari esker nagusitu dira.

0:47

Realak ezin izan dio Sevillari Sanchez Pizjuan zelaian irabazi (1-0), eta atzerapausu bat eman du laugarren postua lortzeko borrokan, Athleticen garaipena eta Vila-realaren berdinketaren ostean. Txuriurdunak seigarrenak dira sailkapenean.

Jagoba Arrasatek ez zuen berrikuntza garrantzitsurik egin hamaikakoan, Bartzelonari Anoetan irabazi zion taldearekin alderatuta. Unai Emeryren Sevillan, Fernando Navarro erdiko atzelari eta Diogo Figueiras hegaleko bezala izan ziren berrikuntzak. Ivan Rakiticek, Jose Antonio Reyesek eta Carlos Baccak izan zituzten lehenengo aukerak, Claudio Bravoren atean.

Carlos Velak eta Antoine Griezmannek ez zuten aurkariaren atean arrisku handirk sortu, 40 minutu igaro arte. Griezmannek lanean jarri zuen Beto atezaina, baina horre kondo gelditu zuen jokaldia.

Golik gabe joan zen neurketa atsedenaldira, neurri batean Bravoren lan onari esker, Reyesen burukada bat bikain gelditzean, adibidez. Bi taldeek golik ez jasotzea zuten buruan, abagunak sortzea baino.

Bigarren zatian, Reala eta Sevilla gora begira jarri ziren, erritmo gehaigorekin. Horrek kontraerasoak sortarazi zituen bi ateetan. 15 minuturen buruan, Baccak baloia sartu zuen Bravoren atean, baina epaileak baliogabetu zuen, lehenago baloia ateko marra igaro zuelako.

Gola azken zatian heldu zen. Kevin Gameirok egin zuen, 77. minutuan, zelaian sartu eta gutxira. Reala berdinketaren bila piztu zen, baina koordinazio handirik gabe, eta Sevillak ondo babestu zuen emaitza. Realak Vila-real gainditzeko aukera galdu du, laugarren posturako borrokan jarraitzen du.

FITXA TEKNIKOA

Sevilla: Beto; Coke, Fazio, Fernando Navarro, Alberto Moreno; Diego Figueiras, Carriço (Gameiro, m.73), Trochowski (Cristóforo, m.46), Reyes (Carlos Fernández, m.69); Rakitic eta Bacca.

Real Sociedad: Bravo; Zaldua, Íñigo Martínez, Ansotegi (Agirretxe, m.80), José Ángel; Markel Bergara, Elustondo, Zurutuza (Pardo, m.46), Canales (Xabi Prieto, m.69); Griezzman eta Carlos Vela.

Gola: 1-0, M.77: Gameiro.