Reala
Larunbatean, 16:00
Taldeak ez dio Txapeldunen Ligako txartelari uko egin nahi
Erredakzioa
Esteban Granero de deialdiko nobedade nagusia. Jokalaria zerrendara itzuli da irailaren 16an, Shakhtar Donestken aurkako Txapeldunen Ligako partidan, lesionatu eta gero.
-
Lehen itzuliko partidaren irudia. Argazkia: EFE
Realak Celtari egingo dio bisita larunbat honetan (16:00) BBVA Ligako 33. jardunaldiko partidan. Txuri-urdinek hiru puntuak eskuratu nahi dituzte eta horrela sailkapen nagusiko seigarren postua sendotu.
Jagoba Arrasateren taldea ez dago sasoi onean, eta lau porrot jaso ditu azken zazpi partidetan. Horren ondorioz, oso zail dauka Txapeldunen Ligarako txartela eskuratzea.
Xabi Prieto kapitainak minduta jarraitzen du, eta ezin izango du neurketa jokatu. Bestalde, Esteban Granero de deialdiko nobedade nagusia. Jokalaria zerrendara itzuli da irailaren 16an, Shakhtar Donestken aurkako Txapeldunen Ligako partidan, lesionatu eta gero.
Jose Angelek ez du astean zehar taldearekin entrenatu, eta Joseba Zaldua eta Alberto De la Bella ez daude %100ean. Carlos Velak, ordea, norgehiagoka jokatuko du, eta Donostian, lehen itzuliko partidan egindako hat-tricka errepikatu nahi du (4-3).
Ustezko hamaikakoak:
Celta Vigo: Yoel; Hugo Mallo, Cabral, Aurtenetxe, Jonny; Fontás, Augusto Fernández, Krohn-Dehli; Rafinha, Orellana edo Nolito eta Charles.
Reala: Bravo; Zaldua, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara, Elustondo, Canales; Griezmann, Vela eta Agirretxe.
Epailea: Estrada Fernandez.
Futbol-zelaia: Balaidos.