Itxi

Reala

Europan jokatu nahian

Espanyoli irabazita Reala Europatik gertu egongo dela uste du Zalduak

Mikel Dominguez

'Realak bere jokoa egiten badu', txuriurdinak hurrengo neurketa irabazteko gai izango dira, eta Europako sailkapena ziurtatzeko ia-ia.

0:34

Joseba Zalduak, Realeko jokalariak, Espanyolen aurkako garaipenak hurrengo larunbatean ia-ia ziurtatuko lukeela Europa Liga jokatzeko sailkapena. "Larunbatean irabazita, Realak oso pauso handia emango luke Europan sartzeko", esan du Zalduak.

Harrobikoa titularra da lehenengo taldean, azken partidetako kritikarik onenak jasota, hain zuzen ere taldearen momentu txarrenean. Espanyolen aurka, titularra izango omen da atzelaria.

Zalduak uste du "Realak bere jokoa egiten badu", hiru puntuak eskuratzeko gai izango direla: "Irmoagoak izaten saiatu behar gara. Ez dakit zer gertatzen den, oso minutu onak egiten ditugulako, baina gero lasaitzen gara eta berdintzen digute partida".

Txuriurdinak jokalariak Balaidosetik "izorratuta" atera zirela esan du, Celtak neurketa berdindu zuelako, baina egoera irauli nahi dutela. Maila pertsonalean, Arrasatek eman dion konfiantzari esker, "fisikoki eta taktikoki" ondo moldatu dela uste du Zalduak.