Itxi

Reala

Azken jardunaldiak

Realak ez du Europa Liga goizegi jokatzen hasi nahi

Erredakzioa

Arrasateren taldeak ahalik eta puntu gehien lortu nahi ditu geratzen diren hiru jardunaldietan, taldekako fasean zuzenean jartzeko.

0:49

Realak ziurtatuta dauka hurrengo denboraldian Europa Liga jokatzeko txartela. Hala ere, puntuak pilatu nahi ditu orain, taldekako fasean zuzenean sartzeko. Bosgarrena zuzenean sartuko da fase horretan, seigarrenak atariko bat jokatuko du, eta zazpigarrenak, bi.

Claudio Bravok prentsaurrekoan esan duenez, "goizegi jokatzea saihestu nahi du" taldeak. Horretarako, puntuak irabazi behar dituzte geratzen diren hiru jardunaldietan.

Lehenengo aurkaria Granada izango da, astelehenean. Asko du jokoan Andaluziako taldeak. Jagoba Arrasatek jokalari guztiak izango ditu prest Ligako azken partidetan.