Itxi

Reala

Ajaxen aurka

Realak Herbehereak aukeratu ditu denboradi-aurrerako

Erredakzioa

Txuriurdinak uztailaren 18tik 26ra arte bilduko dira Holandan, eta Ajaxen aurka arituko dira lagunarteko neurketan.

  • Reala / EFE.

    Reala / EFE.

Denboraldi-aurreko planen zati baten berri eman du Realak. Donostiako taldeak Herbehereetan prestatuko du hurrengo denboraldia, uztailaren 18tik 26ra.

Jagoba Arrasateren taldeak Amsterdamgo Ajax izango du aurkari, uztailaren 19an Boshoek zelaian, Hardenbergen. Txuriurdinek beste aurkari batzuk ere izango dituzte bederatzi eguneko 'stage'-an, baina oraindik ez dute zehaztapen gehiagorik eman.