Itxi

Reala

Ligan

Castro: 'Realaren helburua goiko postuetan sailkatzea da'

Erredakzioa

"Europarekin eta Ligarekin, denboraldia itxaropentsua da", adierazi du talde txuri-urdineko jokalariak.

  • 'Chory' Castroren artxiboko irudia (ezkerra). Argazkia: EFE

    'Chory' Castroren artxiboko irudia (ezkerra). Argazkia: EFE

Reala Holandako Ermelo herrian dago kontzentratuta. Bertatik, Chory Castrok hitz egin du, eta talde txuri-urdinaren helburua sailkapeneko goiko postuak izan behar direla azpimarratu du.

"Europarekin eta Ligarekin, denboraldia itxaropentsua da eta Realak goiko postuetan sailkatzea izan behar du xedetzat", esan du.

Ermelon Europa Ligako lehen fasea prestatzen ari da Jagoba Arrasateren taldea. Joaneko partida uztailaren 31n izango da eta itzulikoa, abuztuaren 7an. Castroren arabera, Reala sasoirik onenean iristen saiatu beharko da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea