Itxi

Reala

Europa Liga

Aberdeen izango da Realaren aurkaria Europako atarikoan

Erredakzioa

Atarikoaren hirugarren txandaren joaneko partida uztailaren 31an jokatuko da, eta itzulikoa abuztuaren 7an.

  • Jagoba Arrasate / EFE.

    Jagoba Arrasate / EFE.

Reala Eskoziako Aberdeenen aurka arituko da Europa Ligako atariko higurarren txandan. Kanpoan utzi du Holandako Groningen, 1-2 irabazita. Joanekoa uztailaren 31an jokatuko da, eta itzulikoa abuztuaren 7an.

Adam Rooney aurrelariaren eta Niall McGinn erdilariaren golak nahikoak izan dira garaipena eskuratzeko. Lehenengoak penaltiz lortu du, 26. minutuan. Bigarrenak 33.ean sartu du gola, kanporaketa erabakita uzteko.

Groningeneko Maikel Kieftenbelden golak, atsedenaldia baino lehen, ez du etxekoen bidea zuzendu, eta Aberdeen sailkatu da. Hirugarren txanda jokatuko du, Realaren kontra. Aberdeenek 1983an Errekopa irabazi zuen, Real Madrilen aurka.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala