Reala
Overbooking
27 jokalarirekin hasiko du denboraldia Realak
Erredakzioa
Jagoba Arrasatek jokalari gehiegi izango ditu taldean, eta Seferovic eta Cadamuro etortzen direnean, irteerak egon beharko dira.
Esteban Granero eta Geronimo Rulliren etorrerekin, Jagoba Arrasatek 27 jokalari izango ditu taldean. Haris Seferovic eta Liassine Cadamuro itzultzen direnean, irteeren zain geratuko da Reala.
Ez da beste fitxaketarik izango, eta orain Arrasatek kontuan ez dituen jokalariak beste taldeetan kokatu beharko ditu Realak. Seferovic eta Diego Ifran, Holandara joan ez zena, ez daude Arrasateren planetan, eta zail izango dute aukerak izatea.
Cadamuroren kasua antzekoa da, ez zuelako Munduko Txapelketa ona egin, Mallorcan utzita egon delako eta Yuri Berchicek are gehiago zailduko dizkio aukerak.
Rulli eta Graneroz gain, beste jokariak berriak sartu dira taldean: Jon Gaztañaga eta Joseba Zaldua bigarren taldeko gazteak, Alfred Finnbogason islandarra eta Berchiche, Eibarren lagatua.
25 milioi gastatu ditu Realak fitxaketa merkatuan, Vela, Finnbogason eta Granerorengatik, eta 40 eskuratu ditu Griezmann eta Bravo salduta.