Itxi

Reala

Europa Liga

Horrelakoa da Krasnodar taldea, Realaren aurkaria

Erredakzioa

Gehienbat jokalari errusiarrez osatutako taldea da, baina zenbait kanpotar ere baditu, Ari, Joaozinho y Wanderson brasildarrak, esaterako.

  • Krasnodarrek debuta egin du aurten Europako lehiaketetan. EiTB.

    Krasnodarrek debuta egin du aurten Europako lehiaketetan. EiTB.

Krasnodar talde gaztea da, 2008an sortu zuten, eta aurten egin du debuta Europako lehiaketetan, Errusiako ligan bosgarren amaituta.

Krasnodar hiriko bigarren taldea da Realaren aurkaria, Kuban Krasnodar baita bertako talde nagusia. Krasnodar hiria Itsaso Beltzetik eta Krimeatik gertu dago.

FC Krasnodarrek hiriko beste taldearen aurretik sailkatzea lortu zuen iragan denboraldian, aurkariari 12 puntuko aldea aterata.

Taldeak ez du zelai propiorik eta Kuban estadioan jokatzen du. Futbol zelaian 30.000 zale sar daitezke.

Realaren hurrengo aurkariaren jokalari gehienak errusiarrak dira, baina zenbait atzerritar ere baditu: Ari, Joaozinho eta Wanderson brasildarra, Mauricio Pereyra uruguaiarra, Rivardo Laborde kolonbiarra ella Moussa Kenaté senegaldarra.