Itxi

Reala

22:00etan

Hiru puntuak eskuratu nahi ditu Realak, Balaidosen

Erredakzioa

David Zurutuzak belauna dauka minduta eta ezin izango du neurketa jokatu. Carlos Vela, ordea, Arrasatek eskainitako deialdian sartu da.

1:08

Realak Vigon jokatuko du arratsalde honetan, Celtaren aurka 22:00etatik aurrera. Denboraldia porrotarekin hasi zuten arren (Eibarren aurka, Ipuruan), bigarren jardunaldian Real Madrilen kontra lortutako garaipenak konfiantza eman dio Jagoba Arrasateren taldeari.

David Zurutuzak belauna dauka minduta eta ezin izango du neurketa jokatu. Carlos Vela, ordea, zalantza izan da azken ordu arte, baina azkenean deialdian sartu da.

Alfred Finngobason islandiarra etxean uztea erabaki du Arrasatek, eta Gero Rullik lesionatuta jarraitzen du eta Eñaut Zubikaraik defendatu beharko du txuri-urdinen atea.

Celtak, bestalde, lau puntu eskuratu ditu ligako aurreneko bi partidetan eta Athleticen aurka bolada onari jarraipena eman nahi dio.

Ustezko hamaikakoak:

Celta: Sergio Alvarez; Jonny, Cabral, Fontas, Planas; Radoja, Alex Lopez, Krohn-Dehli; Nolito, Orellana edo Hernandez, Larrivey.

Reala: Zubikarai; Zaldua, Iñigo Martínez, Elustondo, De la Bella; Bergara, Granero, Xabi Prieto, Canales; Chory Castro, Agirretxe.

Epailea: Hernandez Hernandez

Fubol-zelaia: Balaidos

Ordua: 22.00