Reala
Almeriaren aurka
Europako postuetan sartu nahi du Realak
Erredakzioa
Emaitza positiboetako hirugarren jardunaldia jarraian lortu nahi dute txuriurdinek, Almeriaren aurka irabazita. Andaluziarrek ez dute inoiz punturik lortu Anoetan.
Almeria hartuko Realak, igandean 12:00etan. Andaluziarrak ez dute inoiz punturik irabazi Anoetan. Txuriurdinek emaitza positibo bat atera nahi dute, hirugarrenez jarraian Ligan, Europako postuetan sartzeko.
Donostiako taldeak etxeko guztiak irabazi ditu, Ligan eta Europa Ligan, baita Real Madrilen aurkakoa ere bai.
Alfred Finnbogasonek debuta egin lezake Ligan, Aberdeenen aurka lesionatu ostean. Islandiakoaren itzulikoa Zurutuzaren bajarekin etor liteke, denboraldi hasiera honetako goleatzailea, arazo fisiko baten ostean. Jagoba Arrasatek Chory Castrori jarraipena eman liezaioke, azken jardunaldiko onena izan ostean.
Almeriak, 2 punturekin, emaitza txarrak izan ditu, baina jokoak sentsazio onak utzi ditu. Aurkariaren areara gehien heltzen den taldea da.
Corona baja izango da, lesionatuta dagoelako, baina hiru afrikarrak prest daude jokatzeko. Entrenatzaileak aldaketak egingo ditu hamaikakoan.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Reala: Zubikarai; Zaldua, Elustondo, Iñigo Martínez, De la Bella; Bergara, Granero, Xabi Prieto, Canales; Chory Castro eta Finnbogason.
Almeria: Ruben; Ximo Navarro, Trujillo, Dos Santos, Dubarbier; Fran Velez; Verza, Soriano, Thomas; Jonathan Zongo eta Hemed.