Reala
Asteazkenean, 22:00etan
Arrasatek 'bi edo hiru aldaketa' iragarri ditu Sevillarako
Erredakzioa
Emaitza ona lortzeko orain arte egindako "jokoa hobetu" beharko dutela aitortu du txuri-urdinen teknikariak. Hala ere, Reala "ondo" ikusten du, "garaipena eskuratzeko prest".
Realak Sevillari egingo dio bisita asteazkenean, BBVA Ligako 5. jardunaldiko partidan. Jagoba Arrasate txuri-urdinen entrenatzaileak neurketari buruz hitz egin du, Zubietako hedabideen aurrean.
Almeriaren aurka porrota jaso eta gero (1-2), Arrasatek "bi edo hiru aldaketa" iragarri ditu Sanchez Pizjuaneko partidarako. Aldaketa horiei buruz galdetu diotenean, Alfred Finnbogasonek ez duela hasieratik jokatuko iradoki du, eta Mikel Gonzalez edo Jon Gaztañaha hasieratik aritu daitekeela adierazi du.
Emaitza ona lortzeko orain arte egindako "jokoa hobetu" beharko dutela aitortu du txuri-urdinen teknikariak. Hala ere, Reala "ondo" ikusten du, "garaipena eskuratzeko prest".
Ustezko hamaikakoak:
Sevilla: Beto; Coke, Carriço, Nico Pareja, Fernando Navarro; Krychowiak, Mbia; Vitolo, Ever Banega, Deulofeu; eta Bacca.
Reala: Zubikarai; Zaldua, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara, Granero, Gaztañaga, Canales; Carlos Vela eta Agirretxe.
Epailea: Mateu Lahoz
Futbol-zelaia: Ramón Sanchez Pizjuan
Ordua: 22.00