Itxi

Reala

Espanyolen aurka

Realak puntuak behar ditu, jaitsiera postuetan ez sartzeko

Erredakzioa

Etxetik kanpo 12 puntutik bakarra atera dute donostiarrek, eta bolada txar horri amaiera jarri nahi diote lehenbailehen, Espanyoli irabazita.

1:13

Realak garaipena behar du Espanyolen aurka Bartzelonan jokatuko duen partidan (igandean, 19:00etan), jaitsiera postuetara ez jausteko. Donostiarrek emaitza onak lortu ohi dituzte Espanyolen zelaian, baina oraingoan lesio ugari dituzte defentsan.

Ligako bigarren geldialdiaren atarian, punturik ez ateratzeak bazterrak nahastuko lituzke Donostian, Arrasate zalantzan jartzen baitute askok, Liga hasiera kaskarraren ondorioz.

Etxetik kanpo jokatutako azken 12 puntuetatik bakarra lortu dute, eta hori oso emaitza eskasa da gipuzkoarrentzat. Etxetik kanpo ez dabiltza batere fin, eta, ondorioz, Anoetako partidak nola edo hala aurrera atera beharrean daude, jaitsiera postuak ekiditeko.

Espanyolek, aldiz, bigarren garaipena lortu nahi du etxean. Azken bi norgehiagoketetan ez du golik jaso, eta erasoan ere ondo dabil.

Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:

Espanyol: Kiko Casilla; Javi López, Álvaro, Colotto, Fuentes; Lucas Vázquez, Cañas, Víctor Sánchez, Salva Sevilla; Stuani eta Sergio García.

Reala: Zubikarai; Zaldua, Mikel, Iñigo Martínez, De la Bella; Bergara, Zurutuza, Xabi Prieto, Canales; Vela eta Agirretxe.

Estadioa: Power8 Stadium.

Ordua: 19:00etan.