Reala
Malagaren aurka Anoetan
Arrasate, azken aukeraren aurrean
Erredakzioa
Ostiral honetako entrenamenduan Xabi Prietok hartu du min eta ez da deialdian sartu. Gauzak horrela, Sergio Canalesek hasieratik jokatzeko aukerak ditu, eta baita Zurutuzak ere.
Realak Malaga hartuko du larunbat honetan Anoetan (22:00) eta txuri-urdinen aulkian jarraitu ahal izateko azken aukera izango du Jagoba Arrasate entrenatzaileak. Taldeak garaipena eskuratzen ez badu, kargutik kenduko omen dute Arrasate. Aste zaila izango litzateke donostiarrentzat, Atletico Madrilen aurka neurtu beharko baitituzte indarrak, Anoetan berriro ere.
Estatistika Realaren alde dago, eta Malagaren aurka, Donostian, jokatutako azken bost partidak irabazi ditu. Anoeta ez da futbol-zelaia erosoa talde andaluziarrarentzat.
Gorka Elustondok eta Alberto De la Bella jokalariek lesionatuta jarraitzen dute, eta Kordoban eskainitako irudi kaskarraren ondorioz, aldaketak egongo dira Realaren hamaikakoan, erdialdean eta erasoan batez ere.
Ostiral honetako entrenamenduan Xabi Prietok hartu du min eta ez da deialdian sartu. Gauzak horrela, Sergio Canalesek hasieratik jokatzeko aukerak ditu, eta baita Zurutuzak ere.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Zubikarai; Zaldua, Ansotegi, Iñigo Martinez, Yuri; Bergara, Zurutuza, Canales; Vela, Chory Castro eta Agirretxe.
Malaga: Kameni; Rosales, Weligton, Sergio Sanchez, Antunes; Samu, Darder, Camacho, Samu Castillejo; Juanmi eta Amrabat.
Epailea: Santiago Latre Santiago.
Futbol-zelaia: Anoeta.
Ordua: 22:00.