Itxi

Reala

Oviedoren aurka

Moyesek ezohiko jokalariak erabiliko ditu, eta Rullik debuta egingo du

Erredakzioa

Eskoziarra "emozionatuta" dago Kopako partidarekin. 17 jokalari deitu ditu, Carlos Martínez, De la Bella, Markel, Granero, Canales, Xabi Prieto eta Vela etxean utzita.

1:28

17 jokalari deitu ditu David Moyesek, ostegun honetan Realak Oviedoren aurka jokatuko duen Errege Kopako partidarako. Zerrenda honako hau da:  Zubikarai, Rulli, Zaldua, Dani Estrada, Aritz Elustondo, Ansotegi, Callens, Yuri, Gorka Elustondo, Gaztañaga, Pardo, Zurutuza, Chory Castro, Alain Oyarzun, Hervías, Finnbogason eta Iker Hernández.

Eskoziarrak etxean utzi ditu Carlos Martínez, De la Bella, Markel, Granero, Canales, Xabi Prieto eta Vela. Iñigo Martinez ere ez da Oviedora joan, zigortuta dagoelako, eta Mikel eta Agirretxe ere Donostian geratu dira, min hartuta.

Kopako debuta dela-eta, Realeko entrenatzaileak "emozionatuta" dagoela esan du, eta azken bi hamarkadetan donostiarrek izandako esperientzia txarrak ahaztarazteko asmoa duela azpimarratu du.

azpimarratu du.