Itxi

Reala

Final-zortzirenak

Moyesek aldaketak iragarri ditu Vila-realen aurkako partidarako

Erredakzioa

Lehen eta bigarren taldeko jokalarien arteko oreka lortzea da entrenatzailearen helburua. Gaur, Kopako neurketa Madrigal futbol-zelaian.

  • David Moyes, Realeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

    David Moyes, Realeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Realak Vila-realekin neurtuko ditu indarrak gaur, Kopako final-zortzirenetako joaneko norgehiagokan. Hitzordu horren atarian taldearen egoerari buruz eta kanporaketari buruz mintzatu da David Moyes txuri-urdinen entrenatzailea.

Taldeak "baloi hobeto mugitu" behar duela eta "gol-aukera gehiago" sortu behar dituela azpimarratu du eskoziarrak. Gainera, etxetik kanpo gola egitearen garrantziaz oharatarazi du, eta are gehiago taldearen bolada kaskarra kontutan hartuta (zazpi hilabete daramatzate gipuzkoarrek Anoetatik urrun garaipena eskuratu gabe). Marka horri amaiera eman behar diotela gaineratu du.

Bergarak eta Granerok, zigortuta, ezin izango dute asteburuko liga partida jokatu, eta horrek ordezkoei jokatzeko aukera eman diezaikete. Moyesek aldaketak iragarri ditu. "Jokalari guztiak dira baliagarriak", esan du. Gauzak horrela, lehen taldekoen eta bigarrenekoen arteko oreka lortzea da entrenatzailearen helburua.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea