Itxi

Reala

Ostiralean, 20:45ean

David Moyes: 'Almeriaren ahultasunei etekina atera behar diegu'

Erredakzioa

"Orain beheko postuetan gaude eta hori onartu behar dugu. Ez nago gustura, baina hortik ateratzea lehentasuna izan behar du guretzat", esan du donostiarren entrenatzailea.

1:16

David Moyes Realeko entrenatzaileak Almeriaren "ahultasunei" etekina atera nahi die, Realak etxetik kanpo garaipena eskuratzeko.

Moyesek esan duenez, bere taldeak dagoen lekuan egoteko baino maila hobea dauka. Taldeak "seinaleak igortzen ditu", baina sailkapenean arrisku gehiagorik ez izatekoo garaipena ezinbestekoa dela onartu du.

"Orain beheko postuetan gaude, eta hori onartu egin ehar dugu. Ez nago pozik, baina gure lehentasuna hortik ateratzea izan behar da", esan du txuri-urdinen entrenatzaileak.

Moyesek ez du Carlos Velaren bajaz hitz egin nahi izan, bere ustez, mexikarrak min hartuta jarraitzen duen bitartean, "ez dago bere egoeraz zertan hitz egin beharrik". Moyesek David Zurutuza eta Joseba Zaldua aipatu ditu, dagoeneko jokatzeko moduan daudelako.

"Pozik nago Zurutuza bueltatuko delako, sasoia berreskuratzea espero dut, maizago ikusi nahi dudalako".

nahi dudalako".