Reala
Igandean, 17:00etan
Realak garaipena baino ez du helburu Espanyolen aurka
Erredakzioa
Talde katalanaren aurka kale egiteak egoera deserosoan utziko luke David Moyesen taldea.
Realak Espanyol hartuko du igande honetan Anoetan, eta txuri-urdinen helburu bakarra hiru puntuak eskuratzea da. Talde katalana Kopatik kanpo geratu zen asteazkenean, Athleticek mendean hartuta, eta egoera hori baliatu nahi du talde txuri-urdinak.
Azken bost partidetan bost puntu baino ez ditu erdietsi Realak, eta Espanyolen aurka kale egiteak egoera deserosoan utziko luke taldea.
Bajak dira David Moyesen buruhauste nagusia. Carlos Vela, Carlos Martinez, David Zurutuza eta Mikel Gonzalez jokalariek ezin izango dute partida jokatu, eta Joseba Zaldua eta Chory Castro zalantza dira.
Ustezko hamaikakoak
Reala: Rulli; Zaldua, Ansotegi, Iñigo Martínez, Yuri; Granero, Rubén Pardo, Prieto; Castro, Canales, Agirretxe.
RCD Espanyol: Kiko Casilla; Arbilla, Álvaro, Colotto, Duarte; Lucas Vázquez, Abraham, Víctor Sánchez, Salva Sevilla; Sergio García, Caicedo.
Árbitro: Prieto Iglesias (Comité navarro).
Estadio: Anoeta.
Horario: 17.00