Itxi

Reala

Igandean, 19:00etan

Moyes: 'Kordobari irabaziz gero, 8. postuan pentsatzen has gaitezke'

Erredakzioa

"Vela egoera onean da, jokatzeko prest, eta jokalari garrantzitsua da, partidak erabakitzen dituen horietakoa", esan du eskoziarrak.

0:29

David Moyes Realeko entrenatzaileak aurreratu duenez, Carlos Vela Kordobaren aurka jokatzeko moduan egon daiteke. Igandean irabaziz gero, donostiarrek "zortzigarren postuan" pentsatzen hasteko moduan izango dira.

"Vela egoera onean da, jokatzeko prest, eta jokalari garrantzitsua da, partidak erebakitzen dituen horietakoa", esan du Moyesek. Hala ere, mexikarra falta izan denean ere "lan oso ona" egin dutela azpimarratu du entrenatzaileak, eta bere itzulerarekin lan on hori hobetzea espero du.

Eskoziarrak gogora ekarri duenez, apirila "hilabete oso zaila" izango da Realarentzat, eta andaluziarrei irabazita zortzigarren posturako borrokan sartzeko aukera izango dute.