Reala
Ostiralean, 20:45ean
Athleticen aurkako jarrera bera espero du Moyesek Levanteren aurka
Agentziak | Erredakzioa
Entrenatzailea eskoziarrak hamaikakoan aldaketak egon daitezkeela iragarri du, baina ez Realak egindako jokoagatik, zortzi egunetan hiru partida jokatu beharragatik baizik.
Realak San Mamesen agertutako jarrera bera Levanteren aurka agertzeko itxaropena dauka David Moyes entrenatzaileak.
"Partida zaila izango dela usted dut, azken aldian Levanteri irabaztea oso zaila delako. Baina asteartean izandako intentsitatea berriro agertzeko itxaropena daukat, hiru puntuak Anoetan geratzeko", esan du Moyesek Donostian.
Denboraldian izandako emaitzek Levanteren alde egiten dute, donostiarrak sufritzen ari baitira sailkapeneko azken postuetan dauden taldeen aurkako partidetan. Lehen zazpi sailkatuen aurkakoetan, berriz, ederto aritu dira.
Entrenatzailea eskoziarrak hamaikakoan aldaketak egon daitezkeela iragarri du, baina ez Realak egindako jokoagatik, zortzi egunetan hiru partida jokatu beharragatik baizik.
Moyesen ustez, taldea egiten ari den jokoak ez du merezi dituen emaitzak lortu. "Lehen egunetik gogor aritu gara", baina, Moyesen ustez, epaileek "jokoa gehiegi eteten dute".
i eteten dute".