Itxi

Reala

Ofiziala

David Moyesen kontratua etetea erabaki du Realak

Erredakzioa | Agentziak

Zuzendaritzak iragarri duen bezala eskoziarra ez da Realeko entrenatzailea jada. 1. Mailan talderik zuzendu ez duen Eusebio da teknikari berria izan daiteke.

  • David Moyes

    David Moyes

Hasiera kaskarra izan da Realarena, hamaika jardunaldi jokatu dira eta bi partida besterik ez ditu irabazi David Moyesek. Talde txuri-urdineko Zuzendaritzak kargutik kentzea erabaki du.

Realaren komunikatua: 'Realak David Moyes lehen taldeko entrenatzailearen kontratua etetea erabaki du. Billy McKinlay bere laguntzaileak ere klub txuri-urdina uzten du. Entitate txuri-urdinak eskertu egin nahi die, bai David Moyes bai Billy McKinlayri bere ekarpen, profesionaltasun eta dedikazio osoa klubean egon diren denboran, eta era berean, onena opa die bere etorkizun profesional eta pertsonalerako'.

Eusebio, teknikari berria?

Valladoliden jaiota, 51 urte ditu eta ez du Lehen Mailan talderik zuzendu Eusebiok. 2009an 2. Mailan zegoen Vigoko Celtako entrenatzailea izan zen eta 2011tik 2015era Bartzelona B taldea zuzendu du.

SAILKAPENA

clasificacion futbol

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea