Itxi

Reala

Vila-real garaile

Denis Suarezen bi golek Reala ito dute Anoetan (0-2)

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrei ihes egin dizkiete hiru puntuek, eta sailkepeneko azken postuetan dauden taldeak gertuago dituzte berriro.

  • Denis Suarez, Realeko jokalariengandik ihesean. Argazkia: Efe.

    Denis Suarez, Realeko jokalariengandik ihesean. Argazkia: Efe.

Reala arazotan dago berriro, etxean Vila-real taldearekin 0-2 galdu ostean.

Donostiarrek ondo kudeatu dute partidaren hasiera, eta gola egiteko aukeraren bat izan dute, Brumaren eta Agirretxeren bidez. Usurbilgo jokalaria gertutik zainduta izan da neurketa osoan.

Vila-real berdegunean ondo kokatu denean, baina, neurketaren kontrola hartu du, eta nagusi izan da minutu askotan. Kontrol horren ondorioz iritsi da lehen gola. Denis Suarezek baloia lapurtu du, eta Reyesen biguntasunaz baliatu da, posizio onean jaurti eta Rulli gainditzeko.

Marcelinoren taldeak erritmoa moteldu du ondoren, partida kontrolatuta izateko, eta Realak, berriz, arazo ugari izan ditu aurrera egiteko.

Carlos Vela oso gutxi sartu da jokoan, baina berak izan du Realaren azken aukera. Jaurtiketa, baina, kanpora joan zaio, langa gainetik.

Donostiarrak jo eta ke aritu dira berdinketaren bila, baina Vila-realek kontraeraso batean ezustean harrapatu ditu txuri-urdinak, eta bigarren gola egin du Marcelinoren taldearentzat. Hiru minutu bakarrik geratzen ziren amaierarako, eta donostiarrek ez dute ezertarako denborarik izan.

Fitxa teknikoa:

0 - Reala: Rulli; Elustondo, Reyes, Iñigo, Yuri (Héctor, 79. min); Illarramendi, Granero (Xabi Prieto 56. min), Bruma (Jonathas, 70.min); Canales, Vela eta Agirretxe.

2 - Vila-real: Areola; Costa, Musacchio, Victor Ruiz, Rukavina; Pina (Trigueros. 67. min), Bruno, Jonathas Dos Santos (Nahuel, 71. min), Denis Suárez;  Bakambu eta Soldado (Castillejo, 79. min).

Golak: 0-1, 26. min: Denis Suárez. 0-2, 87. min: Denis Suárez.

: Denis Suárez.