Reala
Inaugurazioa San Juanen
Reala: Bestondo goxoa
Ander Altuna
Erredakzioa
Azkoitian osatu du saioa talde txuri-urdinak. Aperribai presidentearentzat, "onenak garela aldarrikatzeko balio izan zuen atzokoak".
San Juan futbol zelai berria estreinatu du gaur goizean Realak. Neska-mutiko andana bertaratu denez, 500 inguru, harmailetako giroa eta kolorea zoragarria izan da. Indar berritze entrenamenduaren ostean lehen taldeko jokalariekin argazkiak ateratzeko parada izan dute. Buenok, Aranburuk, De la Bella eta Mikel Gonzalezek ez dute saioan parte hartu atzoko neurketako oinazeak direla eta. Ubelduak baino ez dituzte eta ez dute Kordobara bidaiatzeko inolako arazorik izango.
"Onenak garela aldarrikatzeko balio izan zuen atzokoak" nabarmen du Jokin Aperribai presidenteak. Aurreko astean Donostiako udaletxeko ekitaldi sinboliko hartan baikortasunez mintzatu bazen, gaur zer esanik ez. "Eguneroko lanaren fruitua jasotzen ari gara. Lehen taldearen esfortzua eta konzentrazioa goraipatuko nituzke. Zaleen babesa ere harrigarria izaten ari da, etengabea gainera. Indar handia aitortu dio horrek Realari". Klubari laguntzeko egun bi izango zirela esan zuen presidenteak aurrekontuen xehetasunak plazaratzean. Lehenbizikoa, egina, Betisen kontrakoa izan zen. Bigarrena berriz, maiatzeko aurreneko asteburuan izango da. Arerioa Rayo Vallecano. Realeko agintariaz gain, besteak beste, Azkoitiako alkate Asier Aranbarri, Kirol diputatu Iñaki Galdos edota Anaitasuna taldeko presidente Javier Zubizarreta izan dira inaugurazio ekitaldian.
Zubietara bueltatuko dira bihar txuri-urdinak Korbodako lehia (ETB-1en, 18:00etan) garrantzitsua prestatzen hasteko.