Itxi

Reala

Porrota Balaidosen

Europa gero eta urrutiago dauka Realak (1-0)

Agentziak | Erredakzioa

Iago Aspasek 15. minutuan egin du partidako gol bakarra. Donostiarrek lehen zati oso kaskarra egin dute. Bigarrenean, hobeto aritu dira, baina arrisku handirik sortu gabe.

  • Jonathas. Argazkia: Efe.

    Jonathas. Argazkia: Efe.

Celtak Europako postuetako lehian jarraitzen du buru-belarri, Realari Balaidosen 1 eta 0 irabazi ostean. Iago Aspasek egin du partidako gol bakarra, gol ederra, 16. minutuan.

Galiziarrek bi jardunaldi zeramatzaten neurketarik irabazi gabe eta gaurkoan garaipenaren bidera itzuli dira, Realari esker. Donostiarrak sailkapeneko erdiko partean dira orain, 35 punturekin, Europatik urruti.

Lehen zatian Berizzoren taldea nagusi izan da, eta egindako lanak saria izan du 16. minutuan, Iago Aspasek egindako golarekin. Gol ikusgarria sartu du Celtako jokalariak.

Atsedenaldiaren ostean, Realak hobera egin du eta gola bilatu du, baina arrisku handirik sortu gabe. Eusebiok Carlos Vela asteko polemikako protagonista zelairatu du, eta mexikarrak bizitasuna eman dio taldeari.

Hala ere, Velak ez du baloia galiziarren ate barruan sartzeko orduan asmatu, ezta Jonathasek ere.

Markagailua ez da mugitu eta Realak lau jardunaldi daramatza jada garaipenik lortu gabe.

Fitxa teknikoa:

1 - Vigoko Celta: Sergio Álvarez; Hugo Mallo, Cabral, Sergi Gómez, Jonny; Marcelo Díaz, Radoja, Wass (Señé, 73. min); Nolito, Iago Aspas (Bongonda, 77. min) eta Guidetti (Beauvue, 61. min).

0 - Reala: Rulli; Zaldua (Carlos Vela, 55. min), Elustondo, Íñigo, Yuri (Héctor, 82. min); Xabi Prieto (Bruma, 76. min), Reyes, Illara, Oyarzabal; Rubén Pardo eta Jonathas.

Gola: 1-0, 15. min: Iago Aspas.

in: Iago Aspas.