Itxi

Reala

Anoetan

Reala-Rayo (1-0): Igoera hurbiltzen duten hiru puntu garrantzitsu

Josu Bilbao

Erredakzioa

Martin Lasarteren mutilek urrezko hiru puntu lortu dituzte Rayoren aurka, Xabi Prietoren golari esker. Txuri-urdinak, lehen postuan sendo mantentzen dira.

Talde gipuzkoarrak garaipen garrantzitsua lortu du Xabi Prieto kapitainaren golari esker. Nahiz eta bigarren zatian zerbait sufritu duten atzekaldean talde madrildarrak ez ditu ia aukerarik sortu donostiarren arean.

Realak gogotsu hasi zuen partida eta hasieratik Danik babestutako atera begira irten zen. Martin Lasarteren mutilek baloiaren jabetza izan zuten baina ez zuten lortu aukera garbirik sortzea. Abagune garbiena, Agirretxek egin zuen atzekoz baloia kanpora bidali zuelarik 20. minutuan. Rayo Vallecanok ez zuen lortu ia Riesgoren atera hurbiltzea lehen zati osoan.

Txuri-urdinen gola, korner baten ondorioz heldu zen, Griezmannek baloia ederki jarri zuelarik, Xabi Prietok buruaz 1-0ekoa jarri zuen. Gipuzkoarrek ondo zaindu zuten baloiaren jabetza markagailuan aurretik jarri eta gero eta ez zuten utzi madrildarren kontraerasoak gehiagora heltzea. Atsedenaldira, donostiarrak 1-0 joan ziren, txuri-urdinen kapitainaren golari esker.

Bigarren zatian, Lasarteren mutilek gehiago sufritu zuten baina Rayok ez zituen abagune argiak sortu partida berdintzeko. Susaeta izan zen madrildarren gizon arriskutsuena baina Riesgo oso seguru egon zen ate azpian. Griezmannek, 49. minutuan, aukera polit bat izan zuen 2-0ekoa jartzeko baina bere zartakoa Dani atezainak gelditu zuen, bigarren zati paregabea eginez. Sergiok ere abantaila handiagotzeko aukera on bat izan zuen baina bere jaurtiketa Danik atera zuen esku bakarrarekin 55. minutuan.

Azken minutuetan, Realak bere area barruan gehiagi sufritu zuen eta ez zituzten kontraerasoak ondo aprobetxatu. Zurutuzak gutxigatik ez zuen bigarren gola lortu baina bere burukada kanpora joan zen. Azkenean, poztasuna Anoetan, lortutako hiru puntu garrantzitsuengatik eta donostiarrak Real Unioneko partidaren zain gelditzen dira.

Fitxa teknikoa:

1.- Reala: Riesgo; Carlos Martínez, Ansotegi, Mikel González, De la Bella; Sergio (Viguera, min. 87), Bergara, Xabi Prieto, Griezmann (Nsue, min. 63), Zurutuza; Agirretxe (Labaka, min. 82).

0.- Rayo Vallecano: Dani, Albacar, Tena, Salva, Coke, Míchel, Movilla, Jofre (Quero, min. 76), Susaeta; Pachón (Aganzo, min. 63) eta Rubén Castro.

Golak: 1-0, min. 30: Xabi Prieto.