Itxi

Reala

Gaur, Zubietan

Reala, lanera

eitb.eus

Talde txuri-urdinak 14 lan saio burutuko ditu uztailaren 16an Tolosan udako lehen lagunartekoa jokatu aurretik.

1:28

Realeko lehen taldea gaur hasi da lanean. Eusebio Sacristanek zuzendutako taldea goizeko 10:30ean martxan jarriko da Zubietan. Bai ostegun bai ostiral goizean, jokalariek proba medikoak egingo dituzte Policlinica Gipuzkoan. Hori dela eta, larunbatera arte ez dute denek batera lan egingo Zubietan.

Lehen lan saiorako ondorengo jokalariei deitu zaie: Toño, Bardaji, Carlos Martínez, Zaldua, Elustondo, Mikel, Iñigo, Raul Navas, Yuri, Hector, Markel, Illarra, Gaztañaga, Granero, Pardo, Canales, Zurutuza, Xabi Prieto, Juanmi, Jonathas, Vela, Agirretxe, Oyarzabal, David Concha eta Hervías.

Lehen 10 egunetan, 14 lan saio eta lagunartekoa Tolosan

Talde txuri-urdinak 14 lan saio burutuko ditu uztailaren 16an, larunbata, Tolosan udako lehen lagunartekoa jokatu aurretik. Osteguneko lehen saioa eta gero, txuri-urdinek lan saio bikoitza izango dute ostiralean, eta larunbatean goizez egingo dute lan. Laneko bigarren astea ere Zubietan ospatuko da, astelehenetik larunbatera egunero lan eginez, hiru lan saio bikoitzekin.

Honela gelditzen da datorren egunetarako lan plana:

Osteguna 7: 10:30ean.
Ostirala 8: 10:00 eta 17:30ean.
Larunbata 9: 10:00etan.
Igandea 10: atsedena.

 

 

>