Reala
Lehenengo Mailan!
Realaren igoera: Handien parera berriro
J.L.
Erredakzioa
Klub donostiarra Estatuko ligako talde 'handia' da. Gipuzkoarrak dagokien lekura itzuli dira eta hurrengo donostiarren 64. denboraldia izando da Lehenengo mailan.
Reala Estatuko ligako talde handienen zerrendan dago, zalantzarik gabe. Talde txuri-urdina Lehenengo mailan azken hamarkadetan ia beti egon den taldea da, eta mailarik goreneara itzuli da, bere legua den horretara.
Talde donostiarrak 63 denboraldi jokatu ditu Lehenengo mailan -2010-2011 sasoia 64. izango da- eta bere sarien eta kopen artean 2 Liga, 2 Errege-Kopa eta Superkopa bat dauka.
Reala zortizgarren sailkatua da Ligako sailkapen historikoan. Talde gipuzkoarra, Lehenengo mailan aritu den 63 denboraldietan, 761 garaipen, 511 berdinketa eta 764 porrot izan dite. Zortzigarren lekuan daude 2.198 punturekin. Zazpigarrenan Sevilla da, 182 puntura.
Reala, betidanik izan da Atotxari oso lotuta, 80 urteetan zehar txuri-urdinen futbol-zelaia izan baita. Atotxa 1913ko arriaren 5ean inauguratu zen eta 1993an egin zuen bere azken agerpena estadio mitikoak.
Realak 1993ko ekainaren 13an jokatu zuen bere azken partida Atotxan. Teneriferen aurka izan zen eta Realak 3-1 irabazi zuen Kodroren eta Oceanoren golekin. Egun horretatik aurrera, Anoeta izan zen talde txuri-urdinaren ''etxea''.
Talde handia, talde handien zenbakiekin, historia luze eta oparoarekin eta tradizio handiarekin, dagokion lekura itzuli da, Lehenengo Mailara.
Palmaresa: 2 Liga, 2 Errege-Kopa eta Superkopa bat
Lehenengo Mailan: 63 denboraldi
Lehenengo Mailan partida gehien jokatu dituen jokalaria: Bixio Gorriz (460)
Futbol-zelaia: Anoeta . 32.082 ikuslerentzako lekua.
Aurrekontua 2008-2009: 12 milioi euro
Abonua duten zaleak: 21.000
Peñak: 110